GoTranslators da Belgikako Web-Refer SPRL taldearen dibisio bat Ch. de La Hulpe 150, 7th floor, B-1170 Brussels, BELGIUM Faxa: 00 32 2 416 64 90.
Idatzi hona (frantsesez, gaztelaniaz edo ingelesez) : customers@gotranslators.com
Ze abantaila eskaintzen dizkiegu gure kideei?
Kide guztiek, izan itzultzaile, izan agentzia, honakoak dauzkate :
.
webgunean presente, bistan egoteko aukera, antolatuta honakoen arabera: espezializatutako arloak, bizi diren herrialdea eta itzultzen dituzten hizkuntzak
.
guri aurkeztutako azken lan eskaintzak, eskura
.
abagunea, itzultzen ari zarela kideei galderak egiteko, hizkuntza bikote berean lan egiten dutenei eta arlo beretan espezializatuta daudenei
.
etorkizunean elkarlanean aritzeko agentzien eta itzultzaileen zerrendak
.
CV-a eta harremanetarako datuak denbora errealean eguneratzeko aukera
.
ehunka itzulpen tresna: hiztegiak, lexikoak, glosarioak (elebakarrekoak, eleanitzekoak, berezituak eta orokorrak) eta itzulpengintza alorreko albiste-taldeak eta posta-zerrendak
.
etorkizunerako etengabe prestatzen ditugun abantailak; izan ere, belarriak beti zabal ditugu gure kideen beharrak eta iradokizunak entzuteko ( suggest@gotranslators.com
)
Nola egin zaitezke kide?
Izena emandakoan (proba denboraldia 1 hilabetekoa da), adierazten dizkiguzu
1.
zurekin harremanetan jartzeko datuak
2.
zure hizkuntzak eta espezializatutako arloak
3.
zure CV-a
era horretan, bisitariek egindako bilaketetan agertzen zara, honakoaren modukoan, esaterako :
265
Durand Translations [ Jean Durand ]
CV
Espezialitateak :
Arkeologia, Historia, Genealogia, Antropologia, Filosofia
Ingelesa · Frantsesa
Rue Ravenstein · Bruxelles, B-1000 BE
Tel :
++ 32 2 12 34 56
E-posta :
jean@durand_translations.com
Faxa :
++ 32 2 12 34 57
jeandurand@hotmail.com
Mugikorra :
++ 32 95 498 741
Webgunea :
www.durand_translations.com
GARRANTZITSUA!
Gure kidetako inori bidegabeko abantailarik ez ematearren, orrietan agertzen diren kideen ordena ausaz hautatzen da GoTranslators datu-basean; ondorioz, ordena hori egunero desberdina da .
1 hilabeteko proba denboraldia. Baina zer gertatzen da gero?
Kide berri guztiek hilabete daukate proba egiteko, Go Kideek dituzten baldintza berekin, hauek salbu: gure zerbitzariko orrialde espezializatuan agertzen diren software-promozio berezietako beherapenak, CV osoak jaisteko aukera, eta ziurtagiriak eta mundu zabaleko erakunde handiei buruzko informazioa jartzeko abagunea
Hilabeteko epea amaitu ondoren, itzultzaileek edo enpresek GoTranslators-eko kide izaten eta aipatu zerbitzuei etekina ateratzen jarrai dezakete, muga gabe
Go Kide egin eta zerbitzu osagarriak jaso nahi badituzte, urteko kuota ordaindu beharko dute, gure orrialde seguruaren bitartez. A klasekoek urtean 60 euro ordaindu behar dute, eta B klasekoek 35 euro (ikusi beheko taula). Itzultzaile edo enpresa bakoitzaren diru-sarrerak zehaztatzeko jatorrizko herrialdearen BPGa hartu dugu oinarritzat eta, pribilegio gutxien duten herrialdetako itzultzaileei laguntzearren, GoTranslators-eko kide izatea doakoa da 59 herrialdetan (C klasea). Kalkuluak egin ditugu Munduko Bankuaren sailkapena oinarri hartuta.
Urteko harpidetzarekin eskura daude harpidetza egindako momentuan eta ondorengo 365 egunetan erabiltzeko moduan dauden zerbitzuak Harpidetzagatik ordaindutakoa GoTranslators-en kutxan geratuko da, nahiz eta itzultzaileak edo enpresak, bere borondatez, harpidedun izateari utzi urte bete horretan
Go Kide izatearen abantailak
Bezeroek egiten dituzten bilaketetako emaitzen zerrendan lehentasuna
Lan-eskaintzen berri denbora errealean izatea eta momentuan erantzuteko parada
Beherapen esklusiboa (Go Kide izateagatik duzuna baino handiagoa) itzulpen-softwarea erosterakoan
Mundu osoko erakunde handiek eskainitako itzulpen-zerbitzuei edo deialdi publikoei buruzko informazioa, argia eta aldian-aldian eguneratua
Lankideei galdera teknikoak denbora errealean egiteko aukera
Laguntza-bulegoa, erantzuna 24 orduan
Eguneroko estatistika pertsonalak eta orrialdearen bisitei buruzko estatistikak
Zerrenda zuri-beltza eskura
Web orrialde espezializatua eta guk lortutako bilaketa-tresnen zerrenda (2003ko azaroa)
Bezeroek behera kargatzeko CV oso eta pertsonalizatua jaisteko aukera (2003ko azaroa)
Zure itzulpen-lankideen zerrenda osoa, hizkuntzaren eta herrialdearen arabera antolatua (2003ko abendua). Zerrenda honetako harpidedun izateari uzteko aukera
Elkarrizketak GoTranslators-en konektatutako Go Kideekin, denbora errealean (2004ko otsaila)
GoTranslators-ek hitzematen du ez diola datu-base osorik, ez zatirik emango inolako hirugarren parteri; izan partea komertziala, administraziokoa zein instituzionala. Spam errobotek ezin dituzte jakin kideen helbideak.
On line ordaintzeko WorldPay sistema erraz erabiltzen da eta mundu osoan onartuta dago; izan ere, segurtasun aldetik fidagarria da eta banku-zerbitzua profesionala da.
Bankuko zure datuak ez dira gure webgunetik pasatzen. Datu horiek prozesatzen dira WorldPay-en webgune propioan. Horretarako, 128 biteko protokoloa erabiltzen dute; protokoloa GoTranslators-en webgunetik kanpo dago. Era horretan, konfidentzialtasun berme osagarria duzu.
Ez al zara fidatzen on line ordainketarekin? Hala bada, ohiko banku-baliabideak erabil ditzakezu: diru-sartzea, nazioarteko diru-transferentzia, txekea, e.a.
Zein da GoTranslators-en ardura?
GoTranslators-en aurkeztutako lan eskaintzak argitaratzen dira, soilik, lana eskaini duen pertsonak bitan berresten baditu 'zintzoak eta egiazkoak direla ziurtatzen dut' hitzak.
GoTranslators ez da software-saltzaileen eta harpidedunen arteko harremanen erantzule
Itzulpengintza zerbitzuen datu-basea, hizkuntzen eta alorretako adituen arabera antolatua.